Domekan egin zuten San Kristobaletako jaia, Oiz mendian. Ohitura legez, jende asko hurreratu zen; batzuk oinez egin zuten joan-etorria eta beste batzuk ibilgailuetan. Meza izan zuten eguerdian, eta Obieta eta Esteibar egun guztian egon ziren giroa alaitzen.
Arratsaldean Txopitturri Guraso Elkartearen
600 euroko zozketa egin zuten; 0015901 izan zen zenbaki sariduna eta 0016686 zenbaki ordezkoa. Beste urte batez familian eta kuadrilletan batuta, egun pasa ederra egin zuten munitibartarrek zein inguruko bizilagunek.
600 euroko zozketaren sariduna.
Argazkia: Txopitturri Guraso Elkartea.