Emeki koralak eta Kepa Junkera eta Sorginak taldearen emanaldia, ikusgarria bezain entzungarria
Aho zabalik. Horrelantxerik geratu ziren joan den domekan [uztailak 15] Markina-Xemeingo Emeki koralak eta Kepa Junkerak eta Sorginak taldeak Uni frontoian eskainitako emanaldian egon zirenak. Armailak bete-beteta, abeslari zein musikariek “sekulako” emanaldia eskaini zutela esan dute ikusleek. Uni hain asko bete zen ze, herritar asko kaleran geratu zirela.
ARGAZKIAK: Ibon Errazu Uria