Argazkia: Asegarce.
Pilota enpresak eta markina-xemeindarrak lortutako akordioaren berri jakitera eman zuen atzo Asegarcek. Azaldu dutenez, “inongo arazorik gabeko negoziazioak” gauzatu ondoren, herenegun sinatu zuten kontratua.
25 urtegaz Euskal Herriko torneo eta txapelketa askotan jokatu du dagoeneko, hango eta hemengo frontoietan pilotari onenekin bikotea osatuta. Esate baterako, 2014ko
Binakako txapelketan txapeldunorde geratu zen Olaizola IIagaz; 13-22 galdu zuten Irujo eta Barriolaren kontra, Bilboko Bizkaia frontoian.
Uda honetan zazpi urte beteko ditu profesionaletan. Hain zuen,
2011ko abuztuaren 17an debutatu zuen Markina-Xemeingo Uni frontoian.