Lea-Artibai eskualdea zeharkatuko du Etxebarriko Sari Nagusia txirrindulari lasterketak
Etxebarriko II. Sari Nagusia, Bizkaiko kadeteen mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko da zapatuan [uztailak 21] 11:00etan, Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar. Etxebarriko Udalak, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak eta Amets Txurruka Lagunartiek antolatutako probak guztira, 57 kilometro edukiko ditu.
Hurrengo ibilbidea osatu beharko dituzte txirrindulariek: Etxebarria, Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa, Lekeitio, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Ziortza-Bolibar, Markina-Xemein eta Etxebarria.
Gutxi gorabehera 12:30erako aurreikusten dute antolatzaileek lasterketaren amaiera.