2018ko Peru Abarka lehiaketak badauka ilustrazio lan irabazlea ere. Malen Amenabarren
Domeka izeneko lanak irabazi du ilustratzaileen atala.
Martitzenean, batu zen epaimahaia erabakia hartzeko.
Iñaki Aldekoak (Erein),
Mari Eli Ituartek (Markina-Xemeingo Udala) eta
Maite Mutuberria ilustratzaileak osatu dute aurtengo epaimahaia. Guztira
bost proposamen aurkeztu dira aurten, guztiak egile euskaldunenak. «Kopuru txikia izan arren, kalitate maila altua» egon dela adierazi dute antolatzaileek. Irabazleak 1.700 euro jasoko ditu. Horrez gain, lana album formatuan kaleratuko du Erein argitaletxeak.
Sortzailea. Ane Labakaren
Ezpainetakoa izan zen ipuin irabazlea eta idazlan hori ilustratzea izango da Amenabarren lana. Arte ederretan graduatua da Amenabar (Larrabetzu, 1994). Ilustrazioa, kartelgintza eta animazioa landu ditu, banakako proiektu zein kolektiboen bidez. Besteak beste, Txakur Gorria sormen kolektiboaren partaide da gaur egun. Arte plastikoaz gain, beste sormen diziplina batzuk ere lantzen ditu,
bertsolaritza esaterako.