Markina-Xemeingo Udalak jakin ahal izan duenez, Markina-Xemein eta Etxebarria lotzeko saiesbidearen proiektua lehiaketara aterako da uda amaitu baino lehen.
580.000 euro bideratuko dira hasierako proiektu horretara eta bertan zehaztuko dira, besteak beste, egin beharreko obra, ibilbidearen trazadura, kostua eta exekuzio epeak.
Argazkia: Markina-Xemein Udala
Markina-Xemeingo Udalak
begi onez hartu du berria, saihesbidearen eskaera denboran mahai gainean egon da eta Markina-Xemein zein Etxebarriko Udalen partetik. Eskaeraren arrazoia garbia dela azpimarratu dute: “herrigunetik igarotzen den
zirkulazioa astuna arintzea“. Izan ere, dauzkaten datuen arabera, urtean 29.500 kamioi igarotzen dira Markina- Xemeingo herrigunetik, horietako gehienak Etxebarriko Galartza industrialdea helmuga dutela.
“Horrez gain, gune honetara bideratzen diren langileen ibilgailuen kopurua ere altua da, urtean milioi erdi inguru. Horri gehitu behar zaizkio urtero Markina-Xemeinera etortzen diren etxebarritarren joan-etorriak, 6.000 inguru”, zehaztu dute. Saihesbideak zirkulazio horren parte handi bat herrigunetik aterako lukeela uste dute, “segurtasuna areagotuz, kutsadura murriztuz eta, honenbestez, herritarren bizi kalitatea hobetuz”.