Portuko uretan eta inguruetan gasoil isuria egon dela salatu du Eguzkik
Gasoil orbanak ikusi dira bi egunez jarrain. Egoera bera azken 20 urteetan askotan errepikatu dela dio talde ekologistak. Neurriak hartzeko eskatu duteLea-Artibaiko Eguzkik jakitera eman duenez, astelehenean eta martitzenean gasoil orbanak ikusi ziren ...
Gasoil orbanak ikusi dira bi egunez jarrain. Egoera bera azken 20 urteetan askotan errepikatu dela dio talde ekologistak. Neurriak hartzeko eskatu dute
Lea-Artibaiko Eguzkik jakitera eman duenez, astelehenean eta martitzenean gasoil orbanak ikusi ziren Ondarroako portuko uretan eta inguruetan.Salatu duenez, antzerako isurketak askotan gertatzen dira. «Azken 20 urteotan, zoritxarrez, hainbat gasoil isuri egon dira, eta jakin nahiko genuke horren harira zenbat zigor ezarri diren. Gure ustez, inpunitate oso dute kaltea eragiten dutenek, eta gure haserrea adierazi nahi dugu».
Erakundeei arazoari lehenbailehen irtenbide bat emateko eskatu diete, eta, bide batez, gaia «serio» hartzeko. «Erakundeei arazoagaz inplikatuta dauden sektoreekinbatzeko exigitzen diegu».