Euria dela eta
Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiaren egitarauak aldaketak izango dituela jakitera eman dute antolatzaileek. Horrela, Winston Koperland eta Urko NotreDameekin hasi beharrean, Efecto R holandar konpainiaren
I Made your favourite Soup ikuskizunagaz hasiko da gaurko [uztailak 20] egitaraua. 17:30ean Elizpean jarri dute hitzordu berria.
18:00etarako aurreikusita zegoen
Winston Koperland eta Urko NotreDame ikuskizuna Malekoia Txiringitoan, baina, euria balego, jarduera bertan behera gelditu daitekeela azaldu dute. 20:30etik aurrera, hainbat ikuskizun egongo dira jarraian. Alde batetik, Baakai Katiuskaren
Egurra. Elizpera lekualdatu dute ikuskizun hori ere. Ondoren,
Enfila S.A.-k aire-dantza bidez, antzinako ehun lantegi batean lan egiten zuten emakumeak omentzen dituen emanaldia ikusi ahalko da 22:00etan, frontoian, Estampades taldearen eskutik. Eta amaitzeko, zuzeneko musika eta piroteknia uztartuko ditu Lekittoko Deabruaken
Anabasa ikuskizun ibiltariak, 23:00etan. Azken hori ere, euria egonez gero, bertan behera uztea posible dela ohartarazi dute.
HONEKIN LOTUTA:
–
Nazioarteko 22 konpainien lanak bilduko ditu 29. Kalekak
–
29. Kalakaren egitaraua, zirraraz betea