Isurketa egon da Ondarroako Artibai ibaian

Hainbat herritarrek salatu dutenez, gaur [uztailak 20] isurketa egon da Ondarroako Artibai ibaian. Udal iturriek jakitera eman dutenez, isurketen inguruko protokoloa aktibatu dute isurketaren berri eduki orduko. “Ibaiko uretatik laginak atera dituzte URA agentziakoek, eta orain azterketak egin beharko dituzte isurketa zerrena den zehazteko”. Eguzki talde ekologistak, bere aldetik, antzeko beste isurketa bat salatu zuten duela aste bi. Ibaian koipea agertu zela ohartarazi zuten, eta mota horretako isurketak “osasun publikoaren eta ingurumenaren aurkako ekintzak” zirela pentsatzen dutela nabarmendu zuten. “Hemendik aurrera herritarrak halako egoerak salatzera animatu nahi ditugu. Horrelako kasuetan Larrialdietara (112) deitu mesedez”.
Isurketa Artibai ibaian

Isurketa Artibai ibaian