Zenbait urteko geldialdiaren ostean, Seber Altube auditorioak kaleko zinema hartu du berriro ere. Eguaztenean egin zuten lehenengo emanaldia, eta uztailaren 25ean egingo dute bigarrena. Baby driver filma ikusteko elkartu ziren eguaztenean, eta Jumanji:...

Zenbait urteko geldialdiaren ostean, Seber Altube auditorioak kaleko zinema hartu du berriro ere. Eguaztenean egin zuten lehenengo emanaldia, eta uztailaren 25ean egingo dute bigarrena.
Baby driver filma ikusteko elkartu ziren eguaztenean, eta
Jumanji: bienvenidos a la jungla ikusteko aukera edukiko dute datorren astean. Abuztuaren 1ean eta 8an ere eskainiko dute zinema, kalean betiere, euria ez bada. 22:00etan hasiko dituzte emanaldi guztiak.