Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lekittarrak denboraldiko bigarren bandera lortu du Pasaian

Aintzina Monasterio Maguregi
Lekeitio
2018/07/23
Atzoko estropadaren ostean, Astillero liderrarengandik lau puntura dago Lekeitioko taldea; 67 puntu ditu Astillerok, eta 63 puntu Lekittarrak. Atzetik Deusto-Bilbao eta Getaria daude 60 puntugaz berdinduta. Aldea estua egon zen Pasaiako uretan. Talde lekeitiarraren arraunlariek 20 minutu, 27 segundo eta 44 ehunenetan burutu zuten VI. Errenteriako Hiria Ikurrinari zegokion estropada. Segundo bat eta 14 ehuneneko aldea atera zieten astillerotarrei. Deusto-Bilbao izan zen hirugarrena, 20 minutu, 29 segundo eta 82 ehuneneko denboragaz, eta Zarautz sartu zen laugarren (20:31.60).
lekittarra

Arraunlariak garaipena ospatzen, atzo arratsaldean.                Argazkia: KAE 1 Liga.

Emozio handiko momentuak izan ziren atzo arratsaldean. Bigarren txandan, lehen ziaboga izan zen lehia estua biziko zenaren adierazle argia. 4 minutu eta 59 segundo markatu zituzten Deustoko eta Getariako arraunlariek. Segundo bakarrera sartu ziren lekeitiarrak, eta horiengandik hiru segundora zarauztarrak. Bigarren ziabogan, baina, Lekittarra izan zen azkarrena: 10 minutu eta 3 segundo. Bi segundora sartu zen Getaria, eta laura Zarautz eta Deusto. Gero, hirugarren ziabogarako tartea handitzea lortu zuen Lekeitioko taldeak. 15:25 markatu zuen, eta bost segundora sartu ziren Getaria eta Deusto, eta seira Zarautz. Asteburu honetan, etxean. KAE 1 Ligako zortzigarren eta bederatzigarren estropadak Lekeition lehiatuko dituzte asteburu honetan. Jardunaldi bikotzean erabakiko da bandera. Zapatuko zein domekako estropadak 12:00etan hasiko dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.