Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Markina-Xemeingo II. Jazzaldiak harrera oso ona eduki du

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/07/23
Eguraldia dela eta kontzertu batzuk lekuz aldatu beharra eduki badute ere, Markina-Xemeingo II. Jazzaldiaren balorazio ona egin du Uhagon Kultur Elkarteak. Barikutik [uztailak 20] domekara [uztailak 22] ospatu den jaialdiak izandako publikoaren erantzun ona eta kontzertuen aniztasuna azpimarratu dituzte, eta emaitzagaz “oso pozik” agertu dira antolatzaileak.
Dr. Maha’s Miracle Tonic-en kontzertua kulturgunean. Argazkia: Uhagon Kultur Elkartea

Dr. Maha’s Miracle Tonic-en kontzertua kulturgunean. Argazkia: Uhagon Kultur Elkartea

Publikoari jazz estilo ezberdinak helaraztea izan dute helburu, eta lortu dutela azaldu dute. “Jazzaren barruan aniztasun handia dago eta hiru estilo ezberdineko taldeak ekarri ditugu entzuleei eskaintzeko. Publikoaren sentsazioa oso ona izan da, gustuko izan dituzte”. Adin tarte zabalarengana ailegatu dira gainera, ume, gazte eta nagusi. “Heldu asko egon zen barikuan, eta oso ondo pasatu zutela aitatu ziguten”. Dr. Maha’s Miracle Tonic-en swing, western swing eta rhythm and blues erritmoek zabaldu zuten Jazzaldia barikuan. “Musika alaia eta polita eskaini zuen taldeak, umorez betea, eta publikoak oso ondo pasatu zuen”, zehaztu dute. Kontzertua entzuten “zoriontsua” izan zela aditzera eman zuen batek esate baterako. Euria zela eta kulturgune barruan egin behar izan zuten kontzertua, eta aretoa bete egin zen. Beste era bateko kontzertua izan zen zapatuan Roberto Pachecoren eskutik Uhagoneko lorategian gozatu ahal izan zena. Roberto Pachecok, beste bederatzi musikariez lagunduta, Charlie Parker historiako musikaririk garrantzitsuenetakoak soka orkestra bategaz egindako grabazioaren moldaketa eskaini zuen. Rocker, Just Friends eta I’ve got you under my skin abestiak jo zituzten besteak beste. “Luxuzko kontzertua inguru paregabean”, publikoaren esanetan.
Charlie Parker with strings kontzertua Roberto Pachecoren eskutik, zapatuan Uhagoneko lorategian.

Charlie Parker with strings kontzertua Roberto Pachecoren eskutik, zapatuan Uhagoneko lorategian.

Arkupetik Kontzekupera lekualdatu zuten, azkenik, Maraya Zydeco Trio hirukotearen kontzertua. “Blues eta zydeco doinu gogorragoak”, esan dute antolatzaileek, hala ere, gustura egon zen publikoa kontzekupean. “Musika jendearengana hurbiltzea dugu helburu, hori dela eta azken kontzertu hau kalean egitea erabaki genuen, normalean jazz kontzertu batera joango ez den jendearengana gerturatzeko”. Zentzu beragaz antolatu zuten bai eta ere Karmen jaiak aurretik Markina-Xemeingo kaleetan zehar egon zen Euskorleans Dixie Band-en kontzertua. “Jazz estilo ezberdin bat ezagutzeko beste aukera bat izan zen”. Aurten ere eduki duen emaitza ona ikusita, aurrera egingo du Jazzaldiak, eta datarik zehaztuta ez badaukate ere, udara begira egingo dela aurreratu dute Uhagon Kultur Elkartekoek, “kulturguneko kanpoko aldea aprobetxatzeko”. Eskerrak ere eman nahi dizkiote bazkideei eta publikoari erakutsitako jarrera onagatik, bai eta emanaldia aurrera eramateko laguntza eman duten guztiei ere.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.