Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Andabieei buruzko erakusketa inauguratu dute Simon Bolivar Museoan

Aintzina Monasterio Maguregi
Ziortza-Bolibar
2018/07/24
Simon Bolivarren jaiotzaren 235. urteurrena eta Simon Bolivar Museoaren 35. urteurrena ospatu dute gaur, eta Ziortza-Bolibarko Andabideak erakusketa zabaldu dute. Hildakoak eroateko bideak ziren andabideak. Hau da, norbait hiltzean, etxetik elizara bitartean egin beharreko bideak. Hiru zatitan egituratuta dago. Museoaren beheko solairuan, alde batetik, hilburukoari edo testamentuari buruzko informazioa dago. Erakusketaren parte garrantzitsuenean askotariko andabideak ageri dira. Hain zuzen, garai bateko andabideak zeuden egungo argazkiak sartu dituzte, eta zeintzuk joaten ziren Bolibarko San Tomas elizara, eta zeintzuk Ziortzako Andra Mariaren elizara. “Erakusketa xumea da, baina, eduki aldetik aberatsa, eta lanean jarraitzeko aukera ematen du”, adierazi du Ana Arriaga Simon Bolivar Museoaren zuzendariak. Azkenik, hildakoen edo heriotzaren errituala zelan egiten zuten azaltzen da. Horretan, ereinotzak, kandela, argizaiolak, ganderailuak… heriotzagaz zerikusia duten askotariko objetuak daude. Erleontziek leku berezia dute. Izan ere, museoaren zuzendariaren berbetan, erleontziek berebiziko garrantzia zuten: ” Familiako bat hiltzen zenean, elizakoek abereei heriotzaren berri ematen ziete, eta bereziki erleei. Horiei argizaria egiteko eskatzen zieten, ondoren, elizara eroaten zuten hildakoari eskaintzeko”. Errotalde baserriko erleontzien argazkiekin osatu dute erakusketa, eta irudietan oihal beltz batekin estalita agertzen dira ontziak. Izan ere, oihal zuriz estaltzen zituztenez, lutoa jantzi esamoldea erabiltzen zuten herritarrek. Andabideak auzolanean egin eta mantentzen zituzten, eta gaur inauguratu duten erakusketaren zati handi bat ere auzolanari esker egin dutela azpimarratu du Bilbaok, eta izan duten laguntza eskertu du. Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikotik zein hainbat bibliografietatik hartu dute informazioa, baina, datu eta azalpen asko ziortza-bolibartarren ahotik jaso dute. “Bolibarko auzuneetan jendeari galdetzen ibili gara, eta euren ekarpena ere badago”. loreeskaintzaErakusketa bisitatu ostean, antzinako andabideetako baten parte bat egin dute, eta andabide guztiak amaitzen ziren lekuetako batean elkartu dira, San Tomas elizan. Museoaren aurretik, Simon Bolivar plazara hurreratu, eta bertan lore eskaintza egin dute Askatzailearen omenezko monolitoan. Ondoren, elizpean kopaua izan dute. Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak bertaratukoei ondoetorria eman die, batik bat Venezuelatik eta Boliviatik Ziortza-Bolibarrera hurbildu diren gonbidatuei. Urtero-urtero Simon Bolivarren jaiotzaren 235. urteurrenean urtero-urtero gero eta jende gehiago biltzea seinale ona eta pozgarria dela nabarmendu du. “Museo honetan egiten duen lanagatik eskerrak eman nahi dizkiot Anari. Bera da honen arima”. Bestalde, gaurko ekitaldian, Danak ez dira berdinak: bideak ezagutzen hitzaldia eman du Bilboko Euskal Museoko Ikerketa eta Proiektu berrien arduraduna den Amaia Basterretxeak. Aurretik zuzendari izandakoa ere bada, eta ikerketa historikoetan eta arkeologikoetan ibilbide oparoa egin du, eta batez ere bideen ikerketan sakondu du. Bere berbaldian bidearen definizioa eman, eta bide mota desberdinei buruzko azalpenak eman ditu. Hala, XV-XVIII. mende artean Bolibar eta Ziortzan zeuden bide motei buruz aritu da. Artxiboetako dokumentuetan ageri den toponimia eta gaur egungoa desberdina dela-eta, horrek lana zaildu diola adierazi du. “Bide hauen ibilbidea zein den ez dakigu”. Esate baterako, Ziortzaren komunikazio bideak azpimarratu ditu. “Ziortzak Durango, Ermua eta Lekeitiogaz komunikazio zuzena zeukan, aberatsa zelako. Burdinola asko zeuden, harria ateratzen zuten Oizetik eta pinu asko zituen eta ikatza egiteko basoak”. Ordutegia. Erakusketa abenduaren 28ra arte egongo da ikusgai. Martitzenetik barikura 10:00etatik 13:00etara dago zabalik (uztailean eta abuztuan baita 17:00etatik 19:00etara ere). Zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara bisitatu daiteke museoa.
IMG_4400
IMG_4400
IMG_4409
IMG_4409
IMG_4406
IMG_4406
IMG_4398
IMG_4398
IMG_4396
IMG_4396
IMG_4456
IMG_4456
IMG_4390
IMG_4390
IMG_4387
IMG_4387
IMG_4459
IMG_4459
IMG_4360
IMG_4360
IMG_4422
IMG_4422
IMG_4428
IMG_4428
IMG_4445
IMG_4445
IMG_4440
IMG_4440
IMG_4457
IMG_4457
IMG_4453
IMG_4453
IMG_4432
IMG_4432
IMG_4450
IMG_4450
IMG_4467
IMG_4467
IMG_4446
IMG_4446
IMG_4433
IMG_4433
IMG_4413
IMG_4413
IMG_4420
IMG_4420
IMG_4425
IMG_4425
IMG_4377
IMG_4377
IMG_4358
IMG_4358
IMG_4382
IMG_4382
IMG_4434
IMG_4434
IMG_4361
IMG_4361
erakusketa
erakusketa
IMG_4407
IMG_4407
IMG_4430
IMG_4430
IMG_4439
IMG_4439
IMG_4438
IMG_4438
IMG_4465
IMG_4465
IMG_4415
IMG_4415
IMG_4365
IMG_4365
IMG_4408
IMG_4408
IMG_4373
IMG_4373
IMG_4401
IMG_4401
IMG_4424
IMG_4424
IMG_4418
IMG_4418
IMG_4444
IMG_4444
IMG_4427
IMG_4427
IMG_4442
IMG_4442
IMG_4410
IMG_4410
IMG_4435
IMG_4435
IMG_4426
IMG_4426
IMG_4416
IMG_4416

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.