Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikene Goi Mailako kontserbatorioan plaza lortu du Mikel Ansola Garitagoitia markina-xemeindarrak

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/07/24
Datorren ikasturtean Musikenen Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian jarraituko ahalko du bere formakuntza Mikel Ansola Garitagoitia markina-xemeindarrak. Organo ikasketak egiten ari da Ansola eta musika munduari lotutako etorkizuna garatzen jarraitu ahalko du orain, ospe handiko kontserbatorioan. Mikel Ansola Garitagoitia Musikene Goi Mailako kontserbatoriorako sarrera ez da bat ere erraza, plaza gutxi eta maila handia dagoelako. Hala ere, azterketa teorikoa eta instrumentukoa gainditu ditu musikari gazteak. “Egun batean azterketa teorikoa eduki genuen: diktaketa bat, armoniako proba bat, musikaren historiako proba bat eta analisien proba bat. Beste egun batean, berriz, organokoa: interpretazioa, urtean prestatutako pieza batzuk eta baxu jarraituko ariketa bat”, azaldu du. Azterketa egin eta bertan egunean jakin zuen onartua zela, eta irailaren 17an hasiko ditu ikasketak Donostian. Ilusio handia. 11-12 urtegaz sentitu zuen organoa ikasteko grina. “Lehenengo Xemeingo Gaua egin zuten Xemeinen eta Martin Alberdik jo zuen organoa. Hori ikasi behar nuela erabaki nuen”. Hala, organista gehienak bezala, pianoa jotzen hasi zen eta gero kolpe zion gustuko duen instrumentuari. Markina-Xemeingo Musika Eskolan egin zituen lehen ikasketak, eta gero, Ondarroakora igaro zen. Bertan urte bete pianoa ikasten zebilela organoa ikasten hasi zen Bergaran Aitor Oleagaz, eta gero, Joxean Pascualegaz. Azken bi urteak Donostian egin ditu Loreto Fernandez irakasle duela. Emanaldiak. Organoagaz batera maila orokorreko ikasketak egin ditu solfeoa, korua… eta gero goi mailako ikasketak, eta apurka-apurka emanaldietan ere parte hartzen aritu da. Gaztetatik entzun dira bere doinuak Xemeingo organoan, lehenengo Martin Alberdi musikariaren ondoan, eta haren faltan, bakarrik. Mikel Ansola Xemeingo parrokiako organoa jotzen Jendearen aurrera atera zen lehenengo aldia Domu Santu egun bat izan zela oroitzen du Mikel Ansolak, Xemein Abesbatzagaz jo zuenekoa. Lehen kontzertua ere eurekin eman zuen Markina-Xemeinen, Gabonetan. Hortik aurrera beste hainbat organotatik igaro dira bere eskuak eta oinak. Donostiako Santa Mariakoa, Azpeitiako Loiolako Basilikakoa, Bergara, Tolosa, Usurbil edo Ataungoa aitatu ditu besteak beste. Aurten, esate baterako, Durangoko Tabira Musika Bandagaz jo du estreinako, eta iazko Gabonetan Donostiako Santa Marian egiten duten Musika Lagun Artean Zikloan parte hartu zuen. Orain dela hilabete Burgosen egon da eta hurrengoko kontzertuak abuztuanizango ditu, lehenengoa Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan eta bigarrena, abuztuaren 24an Mutrikun, 20:00etan. Bakarra. Organu bakoitza bakarra dela dio musikari gazteak. “Instrumentu guztiak dira desberdinak. Hori da nire ustez instrumentu honen alde jokatzen duen faktore handi bat. Markina-Xemeinen hiru badauzkagu batak eta besteak ez daukate bat ere zerikusirik. Instrumentu aurrean jartzen zarenean, ni neu ez naiz hasten zuzenean jotzen, lehenengo organoa ezagutu egin behar duzu, zer edo zelan esatearren organoaren laguna egin behar zara eta gero jotzen hasi”. Organoagaz gozatzen eta entzuleak gozarazten jarraituko du musikari gazteak. Udako ekitaldiak amaitzen joan eta ikasturte berrirako prestatzea du orain helburu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.