Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Egun handiak ispastertarrentzat

Aintzina Monasterio Maguregi
Ispaster
2018/07/25
Atzo arratsaldean hasi ziren Ispasterko Santiago eta Santa Ana Jaiak. GarbiƱe Saenz de Buruaga alkateak irakurri zuen pregoia, eta alboan izan zituen Tximista Atletismo Taldeko eta Isuntza Arraun Taldeko kide diren herriko bost neska gaztetxo.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA OROKORRERA JOAN]

Alkateak jaien antolakuntzan aritzen direnen lana goraipatu zuen: “Nire eskerrik zintzoena beste batzuk ondo pasatzeko, urte guztian eta batez ere gaurko egunean lanean zaudeten guztioi. Eskerrik asko Jai Batzordeari”. Hain zuzen, Jai Batzordearen proposamenez parte hartu zuten herriko bost neskek jaiei hasiera emateko ekitaldian. Bost kirolari horiek zein bere arloan egindako lana eta lortutako garaipenak azpimarratu zituen Saenz de Buruagak. Arraunean, Bizkaiko Liga eta Bizkaiko Txapelketan zilarrezko dominak eta atletismoan Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketetan hainbat domina irabazi dituztela gogora ekarri zuen. Hain zuzen, horietako domina batzuk soinean zituztela igo ziren balkoira. Jarraian, txupina jaurti, eta Txanton Pipirri igo zuten eleizako kanpandorrera. Orduan, danbor hotsek hartu zuten plaza. Ume gazte zein nagusiek giro ederra sortu zuten, Aitxitxa Makurra txarangak lagunduta. Plaza bete jende batu zen udalerriko jai nagusiei hasiera goi-goitik emateko.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA OROKORRERA JOAN]

Gaur eguerdian, berriz, Eleixaldetik kalejiran hurreratu dira Santiagoko baselizara. Meza entzun ostean, Xabat Galletebeitia lekeitiarraren eta Jone Uria algortarraren bertsosaioan elkartu dira, baselizaren ondoko zelaian. Umorea ez da falta izan, eta besteren artean, Santiago eta Santa Ana jaiak eta herriko zein Lekeitioko eta Getxoko kontuak izan dituzte hizpide bertsotan. Arratsaldean ere ume, gazte zein nagusiek ondo pasatzeko aukera ederra daukate, eta gauean, Dangiliskeren musikak hartuko du plaza.
  • SANTIXO EGUNEKO ARGAZKI GALERIA
EGITARAUA:
  • UZTAILAK 25
    • 17:30. Gin kana umeentzat eta gaztetxoentzat.
    • 18:00. Mus Txapelketa.
    • 22:00. Dangiliske plaza dantza taldearen emanaldia.
  • UZTAILAK 26 (SANTA ANA EGUNA)
    • 10:00. Meza Santiagoko baselizan.
    • 11:30. Ispasterko harrobiko gaztetxoen esku pilota partiduak.
    • 12:00. Meza Nagusia Mikel Deunaren baselizan.
    • 13:30. Emakumeen esku pilota partidua: Gentzane-Etxaniz vs. Arizmendi-Arrizabalaga.
    • 18:00. 24. Kross Lasterketa Herrikoia: gazteak.
    • 19:00. 24. Kross Lasterketa Herrikoia: nagusiak.
    • 22:30. Puro Relajo mariatxi taldearen emanaldia.
  • UZTAILAK 27 (SANTANATXU EGUNA)
    • 14:30. Herri bazkaria.
    • 18:00. XII. Banakako Bolo Txapelketa.
    • 21:00. Mozorro lehiaketa.
    • 23:30. Lisker taldearen erromeria.
    • 00:00. Txanton Pipirriren jaitsiera.
    • Jarraian. Lisker taldearen erromeria, eta atsedenaldian soka saltoa.
    • Oharra. Gababus zerbitzua eta Ea-Ispaster autobus zerbitzua.
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.