Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutriku-Deba errepidearen lanak 12 milioi eurotan lizitazioara ateratzea onartu dute

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2018/07/26
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak eguaztenean [uztailak 25] egindako bileran Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepidea hobetzeko eta oinezkoen pasabidea egiteko proiektua lizitaziora ateratzea onartu zuen. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 12.377.092,64 eurokoa da. Hobekuntza lanak 2018 urte amaierako adjudikatuta egongo dira, eta hamalau hilabete eta erdiko exekuzio epea dutenez, 2020ko lehen hiru hilekoan amaituta egotea aurreikusten dute. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu zuenez, proiektua idatzi eta aurkeztu zutenetik aldaketak egin dira. “Hasiera batean aurreikusten ez bazen ere, lizitazioara ateratzea onartu dugun proiektu honek hobekuntza nabarmenak ditu: bide gorria egingo da ibilbidearen zati batzuetan eta oinezkoen pasabideak altzairu herdoilezineko baranda izango du, hormigoizkoa beharrean”. GI-638 errepidea Mutrikuk lurraldeko gainerako herriekin komunikatzen duen “ia bide bakarra da”, eta diputatuak gaineratu zuenez, lanek nabarmen hobetuko ditu “mutrikuarrek Gipuzkoako biribilgunera eta Mendaroko ospilerako dituzte loturak”.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako Foru Diputatua (ezkerrean) eta Maite Peña Gizarte Politikako Foru Diputatua, atzoko agerraldian. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako Foru Diputatua (ezkerrean) eta Maite Peña Gizarte Politikako Foru Diputatua, atzoko agerraldian. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Azaldu dutenez, gauzatuko den proiektuaren helburua, batetik, eta GI-638 errepidean plataformaren zabalerari dagokionez, dauden gune arazotsuak hobetzea da, eta, bestetik, geoteknikoki konprometituak diren eremuak finkatzea. Galtzada, esaterako, 3 metroraino zabalduko dute, eta ibilbideko bihurguneak eta punturik arazotsuenak leunduko dira. Jarduera nagusienak Ipitxarri bihurgunean eta Alkolea Muturrean egingo direla zehaztu du Bide Azpiegituretako diputatuak. Oiarbidek nabarmendu duenez, proeiktuak nabarmen hobetuko du errepidearen ibilbidea. “Zirkulazio handiko errepidea da, eguneko bataz besteko intentsitatea 6.000 ibilgailukoa da, eta gainera, bi udalerri horiek lotzen dituen errepide bakarra da ia. Hobekuntza lau hauekin gidarien segurtasuna handitzeaz gain, oinezko pasealekuarekin eta bide gorriarekin, herri hauetako biztanleak gure itsasertzeko paisaiaz gozatu ahal izango dute ibilaldi osasungarriak eginez”. Inguruko auzoetan eragina. Bide Azpiegituretako diputatuak aurreratu duenez, obrak inguruko zirkulazioan ere izango du eragina. “Halako obra batek nahitaez sortu behar ditu eraginak. Hobekuntza lank irauten duten bitartean, zirkulazioa aldizka arautuko da, baina bost bat hilabeteko tarte batean errepidea erabat itxita egongo da, eta Kalbariogaineko aukera erabili beharko da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebizitzaren alorrean «neurri zehatzak eta eraginkorrak» eskatu ditu Etxebizitza Ekintzak plataformak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.