Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkakotasun osoa erakusteko
bideoa argitaratu du Lekeitioko Udalak San Antolin jaien atarian. Herriko eragile eta pertsona ezagunen kolaborazioa izan dute guztien artean
Ez beti da ez! esateko. Besteak beste Iñigito Txapelpunk musikariak, Iranzun Mentxaka, Ana Goitia eta Esther Murelaga kazetariek, Jose de la Torre Azkue Ikastolako zuzendariak, Xabier Iturbe Lekeitioko Eskolako zuzendariak eta Mireia Arrillaga eta Ander Okamika triatletek parte hartu dute sare sozialen bidez zein Ikusgarri zineman zabaldu duten bideoan.
Iaz bezala, gainera, Antzar Egunean Indarkeria matxistaren kontrako
jaima jarriko dutela ere iragarri du udalak. Plazan jarriko dute 12:00etatik 15:00etara, eta bertan indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak eta Lekeitioko Udalak sortutako beste material batzuk aurkitu ahalko direla zehaztu dute: txapak, antzar zapiak, txartelak… “Gunean, eraso sexisten kontrako mezuak dituen photocall-a ere egongo da nahi duenak argazkiak ateratzeko”.

Neska talde bat Eraso sexisten kontrako photocall-ean argazkia ateratzen.
Bestalde, 2016tik abian den
Antzar eguneko autobabes planak herritar eta bisitarien segurtasuna bermatzen duten eragileek (Osakidetza, SOS DEIAK, Gurutze Gorria, babes zibila, Ertzaintza, Udaltzaingoa,…) eraso sexistaren bat gertatuz gero zelan jokatu behar duten zehazten duela ere gogora ekarri dute. Eta, aurten, lehenengoz, antzar jokoan parte hartuko duten potinetako kideek edozein jarrera sexista, sexual, homofobo edota transfoboren aurrean jarrera aktiboa izango dutela dioen
konpromisoarekin bat egin ahalko dute izena ematerakoan, eta konpromisoa sinatzen dutenei, potinerako bandera bat eta zapiak banatuko dizkiete.
Udaletxeko balkoian pankarta jarriko du udalak Gora ligoteo Sanoa, eraso sexistarik ez testuarekin eta udaltzainen eta SOS deiaken telefono zenbakiekin
Horrez gain, ostalariei begirako ekintzak ere burutu ditu Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak. “Tabernariei
gutuna bidali zaie tabernan eraso sexistaren bat gertatuz gero zelan jokatu behar duten zehazten eta tabernan jartzeko lelodun kartelak, eta tabernari eta ferialariei taberna eta barraketako giroa alaitzeko Spotify-ko aplikazioan Beldur Barik playlist-a daukatela helarazi zaie, bertan aurkituko duten abesti ez sexisten zerrenda erabiltzeko”.
Udaletxeko balkoian ere
pankarta jarriko dutela jakinarazi du udalak
Gora ligoteo Sanoa, eraso sexistarik ez testuarekin eta udaltzainen eta SOS deiak-en telefono zenbakiekin batera. “Emakumeen kontrako indarkeria denon ardura da, beraz edozein erasoren aurrean aktiboa izan behar da gure jarrera. Berdintasunean oinarritutako gizarte bat nahi dugulako, Ez beti da ez!”