Ama lekeitiarra duen Karmele Jaio idazle gasteiztarraren
Amaren eskuak liburua Edimburgoko (Eskozia) Nazioarteko Liburu Jaialdiko urteko libururik onena izateko hautagietako bat da. Guztira 49 liburu dira sari preziatua lortzeko hautagaiak.
Irabazlea zein izango den herritarrek aukeratuko dute,
Internetez bozka emanda. Urriaren 12ko gauerdian amaitzen da botoa emateko epea.
Zozketa eta hautagaiak. Bozka ematen duten erabiltzaile guztien artean saria irabazteko hautagaiak diren eleberri multzoa zokatuko dute.
Hautagaiak estreinako eleberri bat idazten duten idazleak edota erbestekoak diren baina estreinako euren liburua ingelesez argitaratu duten idazleak dira.
Jaiok 2006. urtean argitaratu
Amaren eskuak (Elkar) liburua. Eleberria Lekeition kokatuta dago. Nerea izeneko emakumea da protagonista. Ingeles batekin ezkonduta dago, eta alaba txiki bat dauka. Estresaturik bizi da eta bizitzari zentzua aurkitu ezinik dabil. Ama ospitalean dauka, zehazten ez den gaixotasun batek jota, baina jendea ezagutzeko zailtasun handiak dituela ikus daiteke. Ama gaztea zenean marinel batekin izan zuen maitasun harremanaren berri edukitzen du Nereak.
Jaiok betidanik idatzi ditu ipuinak eta ipuina da berarentzat generorik kutunena, erosoen aurkitzen den generoa. Hala ere, nobela idaztea zer den jakin nahi zuen, eta Amaren eskuak idatzi zuen.