Umeen Eguna ospatu dute gaur [irailak 6], Lekeition, eurentzako bereziki prestatutako ekimenekin. Euriak ez du atsedenik eman goizean, eta beraz, txiki rallya elizpeko aterpean eduki dute ume eta gaztetxoek. Bizikletan edo pedalezko ibilgailuetan osatu dute zirkuitua, batera eta bestera.
Goitik ura eta behetik ura izan dute, ostera, Abadeen moilan Garraitz Kirol Taldekoek antolatutako mastapuntakoan parte hartu duten umeek. Denetara 32 ume ahalegindu dira mastako ikurriñak hartzen. Hamasei txiki igo dira masta gainera lehen ikurrina lortu asmoz, eta azkenean Jokin Akarregik lortu du saria.
Hamabost neska-mutil igo direa ondoren, bigarren ikurrina harrapatzera, eta buelta batzuk emanda, Jon Vegak lortu du makila kolpe eta uretara salto egitea.
Azken ikurrina lortzea ez da bat ere erraza izan. Gazte bakarrak eman du izena, baina bere aukerak beteta, adin guztietako ausartak ahalegindu dira masteren puntara heltzen. Saiatu eta saiatu ibili diren arren, kostatu egin zaie. Halako batean, baina, Pello Olaortuak heldu dio punta-puntako ikurrinari.
50, 75 eta 100 euroko sariak eraman dituzte ikurrina eskurtzea lortu dutenek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.