Irailaren 16an egingo dute Ispasterko VII. Mendi Martxa, eta aldez aurretik izena eman nahi dutenek
Internetez egin ahal dute.
Oinez ez ezik, arineketan zein bizikletan egiteko aukera dago. Hain zuzen ere, 23 kilometroko martxa, 10 kilometroko martxa, 23 kilometroko lasterketa eta 28 kilometroko BTT martxa egingo dituzte. Hain zuzen, lasterketak eta mendi martxa luzeak ibilbide bardina dute. BTT Martxak, ostera, beste ibilbide bat izango du oinezkoekin bat ez egiteko.
Aipatu helbidean izena ematen duten 14 urtera artekoek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 15 euro. Irailaren 16an izena ematen dutenek ere kopuru bera ordainduko dute. Egunean bertan,
irteera ordua baino ordu erdi arinago izena eman ahalko da.
Aurretiz izena ematen dutenek jasoko dute martxako kamiseta opari moduan (unisex neurrikoa). Martxaren egunean izena ematen dutenek beste opari bat jasoko dute. Bestalde, parte hartzaile guztien artean zenbait opari zozkatuko dituzte. Hain zuzen, Maite Fisioterapian saio bat, Otoio Kirolak dendak emandako pultsometro bat eta Ispasterko Herriko tabernan eta Areitz-Bi jatetxean bi pertsonentzako bazkari bana zozkatuko dituzte.
Irteera-orduak. 23 km-ko martxako parte hartzaileak 08:30ean irtengo dira herriko plazatik. Txirrindulariek 09:30ean dute irteera-ordua eta korrikalariek, berriz, 10:00etan. Mendi martxa laburrekoak 10:30ean abiatuko dira.