Andramariak, giro ederrean
Jai nagusiak ospatu dituzte Gizaburuagako herritarrek lehiaketaz eta musikaz inguratuta. Ohiko meza eta hamaiketakoa izan dituzte OibarrenAndra Mari jaietan murgilduta egon dira asteburuan, Gizaburuagan, Gerrikaitzen eta Erdotzan. Jai nagusiak izan dit...
Jai nagusiak ospatu dituzte Gizaburuagako herritarrek lehiaketaz eta musikaz inguratuta. Ohiko meza eta hamaiketakoa izan dituzte Oibarren
Andra Mari jaietan murgilduta egon dira asteburuan, Gizaburuagan, Gerrikaitzen eta Erdotzan. Jai nagusiak izan dituzte Gizaburuagan, eta trikitilariak, pilota partiduak eta lehiaketak izan dira protagonista.Meza ostean hasi ziren pilota partiduak zapatuan, eta ostean, txapel jaurtiketa eta gurpil biraketa lehiaketak egin zituzten. Txapel jaurtiketan 45 herritarrek parte hartu zuten, eta horien guztien artean Aimar Okamika Zabala izan zen irabazlea; 24,30 metrora bota zuen txapela.
Gurpil biraketan, ostera, bi gurpil egon ziren: handia (traktore batena) eta txikia. Guztira hamabi herritarrek parte hartu zuten, sei nagusik eta sei umek. Umeek gurpil txikiagaz lehiatu zuten, eta probalekuaren alde batetik bestera (28 metro) biraka eraman behar izan zuten. Probalekua lehen zeharkatzen zuenak eraman zuen saria, eta hori Iraia Okamika Zabala izan zen; proba amaitzeko 10,8 segundo behar izan zituen.
Nagusiek 7 metro egin behar izan zituzten gurbila biratuz. Horretan Endika Uriondo Zabala izan zen irabazlea. Uriondok 8,91 segundo behar izan zituen. «Aimar eta Iraia anai-arrebak dira, eta Uriondo lehengusua da. Beraz, goizeko txapelketetako sari guztiak familia bakar baten banatu dira», esan zuen Juan Miguel Arostegi Argoitia Gizaburuagako alkateak.
Briska txapelketa jokatu zen arratsaldean, eta denetara 28 bikote aritu ziren jokoan. Lehenengo saria Lourdes lekeitiarrak eta Miren amorotarrak irabazi zuten; bigarren saria Jesusa eta Juan eibartarrek; hirugarrena Mari markina-xemeindarrak eta Miren lekeitiarrak eta Angel mutrikuarra eta Oier gizaburuagarra gelditu ziren laugarren.
Tortilla txapelketa eta mariatxien doinuekin amaitu zuten eguna.
Oibarko Eguna
Domekan, berriz, Oibarko Eguna ospatu zuten, eta bertan egin zituzten urteroko meza eta hamaiketakoa.
Mus Txapelketa ekarri zuen arratsaldeak, eta garaileak Ispa eta Aitor ispastertarrak izan ziren. Bigarren Zabala eta Meabe ispastertarrak geratu ziren, hirugarren Jose Mari eta Amporia berriatuarrak eta laugarren Jose Luis lekeitiarra eta Rufino ispastertarra.