Kalekak Lekeitioko 30. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zabaldu du.
Urriaren 31ra bitartean haien proposamenak aurkezteko aukera izango dute antzerki jaialdian parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek.
Hirugarren urtez jarraian, bi deialdi proposatuko dituzte:
sekzio Ofiziala eta Scratch. Kalekaren sekzio Ofiziala espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo edozein autoretza motarentzat bideratuta dago; Kaleka Scratchek, berriz, garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edo edozein autoretza motarentzako plataforma bat eskaintzen du.
Hala, proposamenak deialdi baterako zein besterako egin daitezkela azpimarratu dute Kalekaren antolatzaileek. “Gogoratu behar da ere azken edizioan izandako parte hartze handia, 450 proposamenekin aurreko urteko kopurua bikoiztera heldu baitzen”, azaldu dute.
KalekakĀ
sare bidezko inprimakiaren bidez bakarrik jasoko ditu proposamenak, eta horretarako Kalekaren web orrialdeko
Deialdiak atalera jo behar dute kolektibo edo taldeek. Aurreratu dutenez, balorazio eta hautaketa prozesua 2018ko azaroan burutuko da.