Katalanen eguna Bermeora ere iritsi da jaietan
Andra Mari eta Santa Eufemia jaien egitarauaren barruan gero eta ohikoagoa da Diada Eguna ospatzeko txoko bat, eta txosna gunera hurbiltzen direnei herrialde katalanetako kultura eta gastronomia ezagutzeko aukera eskaini zieten atzo. Botifarrada herrik...

Andra Mari eta Santa Eufemia jaien egitarauaren barruan gero eta ohikoagoa da Diada Eguna ospatzeko txoko bat, eta txosna gunera hurbiltzen direnei herrialde katalanetako kultura eta gastronomia ezagutzeko aukera eskaini zieten atzo. Botifarrada herrikoa prestatu zuten, eta katalanen egunaren omenez brindisa egin zuten. Horrez gain, herriko Euskaraldikoek ekitaldia egin zuten arratsaldean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra hamaika egunetan egingo den ekimenari buruzko informazioa eskaintzeko.