Vueltaren Bizkaiko etapan euskal naziotasunaren aldarria agerian utzi zuten txirrindulari zaleek atzo. Getxoko kirol portuan hasi, eta Bizkaiko Begiratokian amaitu zen 17. etapa (157 km). Txirrindulariek Busturialdeko eta Lea-Artibaiko zenbait herri ze...
Vueltaren Bizkaiko etapan euskal naziotasunaren aldarria agerian utzi zuten txirrindulari zaleek atzo. Getxoko kirol portuan hasi, eta Bizkaiko Begiratokian amaitu zen 17. etapa (157 km). Txirrindulariek Busturialdeko eta Lea-Artibaiko zenbait herri zeharkatu zituzten, eta udalerrietako kale zein bide bazterretan batu ziren herritarrak, ikurrinak eta euskal naziotasunaren aldeko beste hainbat bandera eskuetan zituztela. Esaterako, Oizerako bidean zein tontorrean jendetza batu zen. Zaletu asko Pello Bilbao Lopez de Armentia gernikarra animatzen aritu ziren. Astana taldeko txirrindulariak askotariko animo mezuak jaso zituen ibilbidean zehar; lurrean bere izena margotu zuten, eta zaleak kartelekin egon ziren 38. amaitu zuen, eta sailkapen orokorrean 42. postuan dago. Micahel Woodsek irabazi zuen etapa, eta Simon Yatesek lidertzari eusten dio.