Lekeitioko Udala igerilekuan egiten ari den konponketak direla eta, zerbitzua ez da egongo erabilgarri urriaren lehen egunetara arte. Bitartean,
Ondarroa eta Markina-Xemeingo igerilekuak erabili ahalko direla jakitera eman dute, beti ere bazkide txartela erabilita.
Igerilekuaren
ontzia iragaitz bihurtzeko lanak egiten ari da udala. Era berean, igerilekuaren eta aldagelen mantentze lanak ere egiten ari dira, urtean osoan egondako erabilerarekin sortutako kalte txikiak konpontzen, alegia.

Lekeitioko igerilekua. Argazkia: Lekeitioko Udala