Zapatuan [irailak 22] lehiatuko da
Ondarru-Lekitto kostaldeko hirugarren lasterketa. Eguenean [irailak 20] amaituko da izena emateko epea eta antolatzaileek aurreko urteko kopurua –196 korrikalari– gaindituko dutela espero dute. Gogora ekarri dutenez, ez da egongo aukeraik bertan egunean edo bezperan izena emoteko.
Ondarru-Lekitto kirol proba eta jai bat izatea nahi dute. Hori dela eta, goizetik gauera txosna bat egongo da Lekeitioko plazan, helmuga gunean. “Jendea bertatik pasatzera animatzen dugu”.
Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa
Azken orduko aldaketa txiki bat ere izango du lasterketak. Trafiko Zuzendaritzak irteera 30 minutu atzeratzeko eskaria egin dio lasterketa antolatzen duen Lekeitioko Tximista taldeari, “beste kirol ekintza bat dagoelako aurretik, errepide berdinean”. Hori dela eta
17:30ean izango da lasterketaren irteera eta beste ordutegi dena ere horren arabera joango da: sari emotea, Lekeitiotik Ondarrurako autobusa, …
Sariak. Urtero modura,
16 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek Ondarroa eta Lekeitio lotzen dituen kostaldeko errepidetik zehar. Aurreko urte bietako sariez gain –lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako ordainsaria eta oroigarria, eta Lea-Artibaiko lehen hiru emakume eta lehen hiru gizonezkoentzako ordainsaria eta oroigarria– sari berri bi egongo dira aurten. Horrela, lehenengo helmugaratzen diren lau herri berdineko emakumeentzako 200 euroko sari bat eta lehenengo helmugaratzen diren herri bereko lehenengo lau gizonezkoentzako ere 200 euroko sari bat ere banatuko dituzte.
Irteera Ondarroan denez, Lekeitiotik
autobusak egongo dira irteerara joateko eta lasterketa egin eta gero, berriz Ondarroara joateko autobusa egongo da sari banaketaren ostean.