Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zientziak eta bertsoak bat egingo dute bihar umorearen bidetik

Bigarren urtez jarraian, Ondarroa Jakinduriek mundue erreko dau ekimeneko plaza izango da. Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak gonbidatu dituzte. EHUk antolatutako saioa daJakinduriek mundue erreko dau leloaren pean, bertsoak eta zientzia uzt...

Lore Bengoetxea
Ondarroa
2018/09/19

Bigarren urtez jarraian, Ondarroa Jakinduriek mundue erreko dau ekimeneko plaza izango da. Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak gonbidatu dituzte. EHUk antolatutako saioa da

Jakinduriek mundue erreko dau leloaren pean, bertsoak eta zientzia uztartuko dira, bigarren urtez jarraian, bihar, 18:30etik aurrera, Ondarroako Beikozini aretoan, Euskal Herriko Unibertsi- tateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenean.

Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak arduratuko dira bertsoak jartzeaz, eta Onintze Salazar metereologoa, Jon Larruskain Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua eta Oscar Gonzalez kimikaria izango dira hizlari gonbidatuak. Aurkezle zereginetan Kike Amunarriz soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlea ariko da.

Onintza Salazar izango da lehenengo hizlaria. MetereoloGOak 18:30ean ekingo dio Eguraldiaren soinuak izenburu izango duen hitzaldiari. 19:00etan izango da Larruskainen txanda. Futboleko lesioen lezioak izenagaz aurkeztuko du berbaldia. Parte hartuko duen azken zientzialaria Gonzalez izango da. 19:30ean hasiko du hitzaldia, eta artelanetan egoten diren faltsutzeak antzemateko zientziak dauzkan baliabideak azalduko ditu.

Zientzia, bertso bidez

«Komunikazioa ezinbesteko tresna da zientziarenganako interesa pizteko, eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da Jakinduriek mundue erreko dau bertsozientzia emanaldia», adierazi dute antolatzaileek. Gehiago ere badiote ekimenaren sustatzaileek. «Zientzia da giza kulturaren zati handi bat, eta zientziaren oinarriak ezagutu barik kultur ondarearen zati hori barik geldituko ginateke. Zientziaz gain bertsolaritza ere badugu euskal kulturaren ondarea. Bertsolaritzaren gakoa da «bizitza kantatzea» eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea, doinua, errima eta neurria lanabes hartuta».

Zientzialariek hamar minutuko hitzaldiak emango dituzte eguneroko hainbat gai uztartuz, eta bertsolariek errima eta doinua jarriko dizkie gaiei.

Gipuzkoako saioen ostean, Ondarroagaz hasiko dituzte Bizkairako jarritako hitzorduak. Bihar, Durangon izango da ekimena; eta irailaren 29an, berriz, Igorren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.