Ager Solabarrieta ondarrutarrak Frantziako tiro txapelketan parte hartuko du
Irailaren 22tik 30era, Frantziako mundu mailako tiro lehiaketa izango da, Cháteaurouxen (Frantzia), eta Ager Solabarrieta ondarrutarrak ere parte hartuko du, tiro egokituan, Maite Badiola laguntzaileagaz: etzandako modalitatean, irailaren 25ean; eta zutikakoan, irailaren 27an.
Tiro egokituan aritzen diren munduko tiratzailerik onenak batuko dira, guztira, 221 lagun. Ager Solabarrietak zapatu goizaldean [irailak 21] irtengo du Frantziaruntz. Irailaren 24an, etzandako tiro espezialitaterako entrenatuko du, eta 25ean txapelketa jokatuko du. Irailaren 26an, zutikako tiroketarako entrenatuko du; eta 27an, txapelketan arituko da.
Ager Solabarrietak dio zutikako espezialitateko finalean sartzeko aukerak dauzkala, horixe delako bere espezialitatea. “Neure buruan konfiantza edukitzea, eta, batez ere, lasaitasuna dira gakoak”, adierazi du Solabarrietak.