Aurrerak eta Lekeitiok elkarren kontra jokatuko dute ligako lehenengo neurketan
Zaldupen jokatuko da Aurrera KE-Lekeitio FT neurketa, zapatuan [hilak 22], 19:00etan, Bizkaiko Lurralde mailako Ohorezko Mailako liga txapelketaren lehenengo jardunaldian.
Lehenengo bider arituko dira talde biak elkarren kontra neurketa ofizial baten. Batetik, Aurrera Gipuzkoan jokatzen egon da 70 urtean; laugarren denboraldia izango du Bizkaian. Bestetik, 3. mailan ez dira inoiz talde biak suertatu. Lekeitiok iaz lortu zuen Ohorezko Mailara igotzea, Mikel Badiola entrenatzaile ondarrutarragaz. Badiola aurten Eibarko Infantil Txiki taldera joan da, eta Asier Puentek hartu du berriro ere Lekeitioko taldearen ardura; Badiolaren aurretik entrenatzaile izandakoak. Ondarrutarren entrenatzailea Ibon Lopez izango da, beste urte batez.
Partida 19:00etan ipini dute, Ondarroa-Lekeitio lasterketaren ostean. Ikusita ekitaldi bietan herri bietako jendeak parte hartzen duela, jendeari bietara ailegatzeko aukera eman nahi izan diote.