Bizkaiko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako azken jaurtialdia egingo da
domekan [irailak 23] Aulestiko Santa Eufemin. Ekainaren 23an hasi zen jokoan Bizkaiko txapela, eta zortzigarren bolatokia izango da Santa Eufemikoa. Aurretik Mallabiako Goitia eta Lea-Artibaiko Amallo, Santutxu, Barinaga, Iruzubieta, Zeinken eta Markina-Xemeingo bolatoki berrian ere egin dituzte tiraldiak bolariek.

Uhagon kulturguneko bolatokian jokatutako txapelketa.
17:00etan hasiko da norgehiagoka Santa Eufemin, eta ohi modura, nahi duten guztiak parte hartu ahalko du. Bizkaiko txapelketari dagokionez, momentu honetan
Sebastian Aranzabal elgetarra dago sailkapenaren buruan 40 txirlo botata, bigarrena
Antonio Ibarluzea da 35 txirlogaz, eta 33 txirlora berdinduta daude hiru hurrengoak:
Mateo Goenaga,
Lander Odiaga eta
Segundo Pagaegi.
Sari ederrak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.