Domekan [irailak 23] jokatu zen Bizkaiko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako azken jardunaldia Aulestiko Santa Eufemiko bolatokian, eta
Sebastian Aranzabal elgetarrak lortu zuen txapela. Artez ibili zen Aranzabal eta sei txirlo botata bigarren gelditu zen Santa Eufemiko jaurtialdian, Markina-Xemeingo Hiru Txirlo taldeko
Lander Odiagaren atzetik. Zazpi txirlogaz, Odiaga izan zen Santa Eufemiko garailea.
Lander Odiaga bola jaurtitzen. Argazkia: Mikel Urkia Zuloaga
Azken jaurtialdira sailkapen orokorreko lehen postuan heldu zen Sebastian Aranzabal elgetarra 40 txirlo botata, bigarren Antonio Ibarluzea zegoen 35 txirlogaz, eta 33 txirlora berdinduta zeuden Mateo Goenaga, Segundo Pagaegi eta Santa Eufemiko irabazlea Lander Odiaga. Zeukan abantailak eta Santa Eufemin ere lan ona eginda garaipena eskuratzea lortu zuen Aranzabalek. 46 txirlo botata amaitu du txapelketa.
Sebastian Aranzabal txapelagaz. Argazkia: MX3T