Gaur, [irailak 26]
elkarretaratzeak egingo dituzte Lekeition, 19:30ean, Eskolapean; Markina-Xemeinen, 20:00etan, udaletxe aurrean; Mutrikun, 19:30ean, Goiko Plazan; eta Ondarroan 19:00etan Alamedan. Bihar [irailak 27] 19:30ean beste bi elkarretaratze egingo dituzte eskualdean. Aulestin, plazan; eta Berriatuan, udaletxeko plazan. Berriatuko elkarretaratzea zaratatsua izango da, eta kazuralak eroatea eskatu dute.
Hilketa matxista atzo eguerdian [irailak 25] gertatu zen, Bilbon. Maguette Mbeugou da hildako emakumea; 25 urte zituen. Gizonaren aurkako salaketa bat jarrita zegoen Udaltzaingoan, genero indarkeriagatik. Hildako emakumea adingabe biren ama zen. Bikotekidearen aurkako salaketa bat ipinita zegoen Bilboko Udaltzaingoan. Hark hil zuela uste du Ertzaintzak; lepoa moztua zuen, eta hainbat zauri zituen gorputzean. Hilketa gertatu zenean umeak etxean zeudela baieztatu du Segurtasun Sailak. Bikotekidea
Mutrikuko Madalena auzoan atxilotu zuten, arratsaldean, hilketa leporatuta.
Mbeugourena Euskal Herrian aurten izandako z
azpigarren hilketa matxista da, gutxienez.

Madalena auzoa, Mutrikun. Hantxe atxilotu zuten ustezko hiltzailea.
Mutrikuko Udalak adierazpena plazaratu du hilketa matxistaren aurrean. Adierazpenaren bidez,
hilketa matxista gaitzetsi du, eta, era berean, herrian emakumeen eskubideak errespetatzearen alde lan egingo duela esan du. “Mutrikuko Udalak ez du atsedenik artuko bizikidetza demokratikoaren oinarriak auzitan jartzen dituen emakumeen aurkako eraso sexista ororen aurkako ahalegin horretan. Adierazi nahi du, era berean,
Mutriku ez dela inoiz inolako erasotzailen babesleku bihurtuko eta Mutrikuko Udalak lan egingo duela gure udalerrian bizi diren emakume guztien eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen”, argitu dute. Arrazoi horregatik, Emakumeak Mutrikun Abixan elkarteak gaurko [irailak 26] antolatu duen elkarretaratzearekin bat egiten duela azaldu du.