NIK AMsterdam
IAMsterdam kultura-instalazio erraldoia Rijksmuseum eta Van Gogh museoen artean kokatuta dago. Ni Amsterdam naiz hitz jokoak, hain zuzen ere, tokikoei harrotasun mezua eta kanpotarrei ongietorria emateko balio du. Beraz, Amsterdam hiriaren leloa zein a...
Kanalak, etxe ikusgarriak, museoak eta tranbiak, besteak beste, hiri moderno honen ikur nagusiak dira. Gainera, herritarren dibertsitatea, zabaltasuna eta harrera adeitsua harrigarria da. Borobiltzeko, oinezkoen eta bizikleta zaleen paradisua da, garraio publiko sarea oso zabala delarik. Gobernantza jarduera latza da, jakina. Hala ere, bizitzako beste arlo guztietan bezala, begirada irekia eta saiakuntza bidea dira. Haurrak, oinez ibiltzen ikasi guran, jausi, zutitu eta aurrera egiten du. Baina ekinean aritzen da, gogotsu, lortu arte.
Herriaren (etxearen) gobernuan beste horrenbeste behar da: ideiak, borondatea, desberdinen ikuspegia jasotzeko gaitasuna eta ekimen ausartak gauzatzeko nahia. Egitasmo komuna lantzea baita kontua. Gernika-Lumoko Udala ikusmira faltan dago, bizikletaren erabilera sustatu eta bidegorri sarea ehuntzeko helburuan.
Etorkizuneko Gernika-Lumo ez da izango XX. mendekoa. 2.000. urtean bizikleta martxak antolatzen hasi ziren gure herrian, garraio modu garbi eta unibertsal honen sustatzea errealitate izateko. 18 urte joan dira. 2037rako ea lortzen den.
Horretarako, gerNIKa leloa gurea egin ahal dugu, herri zabala, osasuntsua eta iraunkorra eraikitzen lagungarri izan litekeena. Guztion artean.