Bizkaiko ondare kulturala eratzen duten ondasunen sorkuntzan, trasnmisioan, ezagutzan zein artapenean emakumeek egindako ekarpena emankorra izan da. Askotan, baina, gizonezkoen begiradapean hedatu da. Emakumeen garrantziaz jakitun, ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko aukera eskainiko dute Ondarearen Europako Jardunaldiek.
Ondarea,
Emakumeen Emaria lelopean datoz udazkeneko jardunaldiak. Garaian garaiko andren, ezagunen zein oharkabean pasatutakoen lana erdigunean jarri dute. Bizkaitarrek duten nortasunean euren aztarnak aztertuko dituzte. Hain zuzen, emakumeek Bizkaiaren eraikuntza kulturalean duten esangura ikuspegi “zabaletik, diziplina askotatik eta modu integratzailean” landuko dira jardunaldietan.
Itsasoagaz lotutako emakumeen lana aztertuko dute Ondarroan.
Argazkia: Ondarroako Historia Zaleak.
Ekarpen emankorra. Historian, politikan, ekonomian, erlijioan… subjektu aktibo moduan izan duten parte hartzea aztertu eta hori buruzko gogoeta egitera bideratuko dituzte bizkaitarrak. Besteren artean,
tradizioaren transmisore eta talde-oroimenaren sustatzaile bezala egindako lana aitortzeko abagunea dakarte aipatu jardunaldiek.
Borondatez, halabeharrez zein derrigorrez burutu dituzten lanak eta izan dituzten rolak ere ezagutzeko aukera eskainiko dute. Bai eta garaian garaiko jendarteak esleitutako jarrera-ereduak onartu zituzten ala ez, eta gordetako ezagutzak ere. Plaza emankorra izango dira beraz, udazkeneko ondarearen jardunaldiak.
Tokian tokiko udalen zein eragileen lanagaz prestatu dituzte egitarauak. Erakusketak, hitzaldiak, erakustaldiak zein bisita gidatuak egingo dituzte
Urria kultur ekitaldiz beteta dator Lea-Artibaira. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako Jardunaldiek 18 urte bete dituzte, eta eskaintza zabala dakarte, beste behin. “Uste dugu sasoia dela Bizkaian emakumeek eduki duten protagonismoa kontakizun historiko eta kultural integratzaileagoan sartzeko”, adierazi dute antolatzaileek.
Bizkaiko
71 udalerritan antolatu dituzte askotariko ekintzak. Horietatik zazpi herri dira Lea-Artibaikoak. Hala, tokian tokiko udalen zein eragileen lanagaz prestatu dituzte egitarauak. Erakusketak, hitzaldiak, erakustaldiak zein bisita gidatuak egingo dituzte eta horietako batzuetan aldez aurretik izena ematea beharrezko da. Izan ere, ekintza batzuetan plaza mugatuak daude.
Gogora ekarri dutenez, Bizkaiak
Kultura Ondarearen Europako Urtea ospatzen du aurten, eta urte osoan ere hainbat jarduera egiten ari dira.
EGITARAUA, HERRIZ HERRI:
- AULESTI. Informazioa eta erreserbak: 94-684 44 23.
- Urriak 5, barikua
- 20:00. Teriren zazpi ipuin mintzaldia eta ipuin tradizional eta eguneratuen aurkezpena, udaletxean.
- Urriak 11, eguena
- 20:00. Emakumea ondarea transmititzen mintzaldia Maribi Unamunoren eskutik, udaletxean.
- Urriak 18, barikua
- 20:00. Ni Peru naiz eta ni, Maritxe mintzaldia, udaletxean.
- BERRIATUA. Informazioa eta erreserbak: 94-613 70 30 eta udala@berriatua.org.
- Urriak 20, zapatua
- 19:00. Emakumeen ahotik dokumentalaren proiekzioa, Zentrala Kultur Gunean (2.solairua).
- ISPASTER. Informazioa eta erreserbak: 94-684 29 99.
- Urriak 27, zapatua
- 10:00 eta 12:30. Ispasterko lehen biztanlea? mintzaldia Conchi de la Rua, Montse Hervella eta Juan Carlos Lopez Quintanaren eskutik, Kultur Etxean eta bisitaldi gidatua.
- LEKEITIO
- Urriaren 19tik 21era
- 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Eguzki dantza. Lekeitioko emakumeen aurreskua argazki erakusketa, Barandiaran aretoan.
- Urriak 20, zapatua
- 12:00. Dei eittekuen irteera eta sare konpontzaileen lanaren erakustaldia lan tradizionalen antzezpena, San Pedropen edo Kai Ganen.
- Urriak 25, eguena
- 19:00. Memoriak eta patrimonializazioa: Genero errepresioa Espainia Frankistan mintzaldia Samya Daechen eskutik, Eusebio Erkiaga Kultur Etxean.
- Urriak 26, barikua
- 19:00. Ezkutuko amandreak: XX. Mendeko emakumea Lekeition dokumentala, Ikusgarrin.
- Urriak 27, zapatua
- 12:00. Se aumenten los propios, tener en pie los edificios… Se guarde y se cumpla por las administradoras y seroras. Lekeitio, 1615 mintzaldia Florencio Arzaren eskutik, Eusebio Erkiaga Kultur Etxean.
- 18:00. Lekeitioko Eguzki dantza mintzaldia Iñaki Irigoien eta Felipe Amutxastegiren eskutik, Eusebio Erkiaga Kultur Etxean.
- Azaroak 3, zapatua
- 18:00. Maria Diaz Harokoa, Bizkaiko anderea, Lekeitioko hiribilduaren sortzaile mintzaldia Enriqueta Sesmeroren eskutik, Eusebio Erkiaga Kultur Etxean.
- MARKINA-XEMEIN
- Urriak 20, zapatua
- 10:30. Bizenta Mogel ezagutzen mintzaldia, Goikoportalean.
- 17:30. Bizenta Mogel ezagutzen solasaldia eta tailerra, Goikoportalean.
- ONDARROA. Informazioa eta erreserbak: 94-683 19 51.
- Urriak 13 eta 20, zapatua
- 11:00. Itsasoko emakume langileak bisitaldi gidatua, Ondarroako Turismo Bulegotik irtenda.
- ZIORTZA-BOLIBAR. Informazioa eta erreserbak: 94-616 41 14 eta info@simonbolivarmuseoa.com.
- Urriak 20, zapatua
- 12:00. Basili: Kemena eta hauskortasuna mintzaldia Mª Dolores Azurmendiren eskutik, Simon Bolivar Museoan.