Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aldaketak egongo badira ere, jatorrizko izaerari eutsiko diote Arretxinagako jaiek

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/09/27
Ez ohikoak izango dira jaiak aurten Arretxinagan. Xemeingo udaletxe zaharra obretan egoteak halabeharrezko aldaketak eragingo ditu azpiegitura mailan, hala ere, San Migel jaiek ez dute dagokien izatea galduko. Jaiak kinka larrian egon direla aitortu badute ere, Arretxinagako Jai Batzordeak aurrera egitea erabaki du borondate on guztiarekin, eta ahal izan duten egitarau osatu eta erakargarriena prestatu dute. Hala, San Migel jaiekin gozatu nahi duenak, aukerarik ez du faltako, bariku [irailak 28] gauerdian egingo du eztanda txupinak eta ekitaldiek ez dute etenik izango domeka [irailak 30] gauera arte.
Zerutxuko dantzariak Xemeingo Ezpata Dantza dantzatzen Arretxinagako plazan.

Zerutxuko dantzariak Xemeingo Ezpata Dantza dantzatzen Arretxinagako plazan.

Urteroko ohiturek beteko dute plaza San Migel egunez [irailak 29], Xemeingo Ezpata Dantzak eta Mahai Gainekoak, baina emanaldi berriekin gozatzeko aukera egongo da bai eta ere; Zerutxu Dantza Taldeagaz elkartrukea egingo duen Esbart Dansaire De Granollers dantza taldearen ikuskizunagaz ere gozatu ahalko da esate baterako. 25 bat dantzari datozela aurreratu dute Zerutxukoek. Eusko Label Saria Urrezko Aizkolari Kopa ere lehiatuko da aurtengo jaien baitan. Euskal Herriko aizkolari onenek parte hartzen dute Urrezko Kopan, eta Donato Larretxeak 1995ean egindako marka da oraindik ere altuena: 27 minutu eta 17 segundo. Larretxea bera Arretxinagan egongo da zapatuan, Joxean Etxeberria nafarragaz eta Eloy Corchero Arabako Txapeldunagaz batera. Hiru aizkolariek 54 ontzako 8 enbor moztu beharko dituzte.

[Ikusi EGITARAUA]

Horrez gain, Kirolbet Saria Harrijasotze Txapelketa ere jokoan egongo da. Xabat Olaizola zarauztarrak eta Aritz Etxebarria Ureta ermuarrak 100 kiloko zilindroa, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola jaso beharko dituzte. Bestalde, X. Arretxinaga Futbol Txapelketako kopa lehiatuko dute Artibaiko beteranoek Bilboko Solokoetxe taldekoen kontra bihar arratsaldean, Barroetan. Urdangarinen kontzertua Iaz bezala, eguneko jaia indartu nahi izan dute, eta beraz, zapatu iluntzean, Gozo-Gozo taldeak giroa alaitzen duen bitartean, erreki sorta dastatzeko aukera eskainiko dute. Saiheski, solomo, txistorra eta urdaiazpiko pintxoak egongo dira, dantzari tartea egin eta mokadutxoa hartzeko. Txartelak bertan erosi ahalko dira.

[Ikusi EGITARAUA]

Tortilla eskaera. Domekan berriz, X. Tortilla Txapelketa lehiatuko da. Egun horretan tortillak eramatera animatzeagaz gain, zapatuan ere tortillak eramateko eskaria egin diete auzotarrei, jai batzordeko kideek. «Aurten daukagun azpiegitura bereziagatik ezin ditugu patata tortillak egin, ez behintzat aurreko urteetan legez», azaldu dute. Tortillak 12:00etarako entregatu behar dira txosnan. «Zapatuan zein domekan tortillak ekartzen dituztenei detailetxo bat emango zaie». ARRETXINAGAKO SAN MIGEL JAIAK Umeei zuzendutako arratsalde bat prestatzen du urtero Arretxinagako jai batzordeak. Hala, etzi, Hortzmuga antzerki taldearen June proiekzio handiko ikuskizuna eta Sustraiak Naturak antolatutako gune ezberdinak edukiko dituzte paddle surf, zesta-punta eta beste hainbat jokorekin gozatzeko. Ohi modura, lehen mailako antzezlanagaz emango diete jaiei amaiera. Txalo konpainiak Ergela antzezpena aurkeztuko du eta soberan ezagunak diren aktoreak azalduko dira agertokira: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza.

[Ikusi EGITARAUA]

Aurten dagoen egoera bereziagatik batez ere, Arretxinagara hurreratu eta jaian parte hartzeko gonbitea luzatu dute Arretxinagako Jai Batzordeko kideek,«batzuetan indarra behar izaten delako jarraitzeko». Beti bezala ekintza guztiak doan izango dira.
Zaharberritu ondoren Arretxinagako baselizara itzuli duten Done Mikelen irudia.

Zaharberritu ondoren Arretxinagako baselizara itzuli duten Done Mikelen irudia.

Done Mikel. Ia urte bi zaharberritzen egon ostean, Arretxinagako imajinarik preziatuena baselizan dago berriro ere, Done Mikelen irudia. Arretxinagako Jai Batzordeak tarte berezia egin dio egitarauan Arretxinagako Baselizaren arreoari. Bertan azaltzen dutenez, Done Mikelen irudia XV. mendeko eskultura Gotikoa da, eta goiaingerua irudikatzen du, hego barik. HONEKIN LOTUTA: Markina-Xemeingo BTT Martxa egingo da domekan [irailak 30], Arretxinagan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.