Bizkaiko Orga Joko Txapelketa jokatuko dute Ispasterren
Txapelketa zapatuan [irailak 29] jokatuko dute, 13:00etatik aurrera, Ispasterren. Eta txapela lortzeko ahaleginetan lau kirolari ariko dira: Barakaldon bizi den Ousmane Drame senegaldarra, Eloy Salterain abadiƱarra, Lapurdiko Jerome Etchoimborde eta Arabako Sergio Alberdi. Orgarik birarik-eta gehien ematen dionak irabaziko du norgehiagoka.
Lehian ariko diren kirolarien artean Ousmane Drame eta Eloy Salterain dira txapela eramateko faboritoak. Agertu dutenez, euren arteko lehia bizia espero da. Izan ere, Drame nagusitu zen iaz Bizkaiko Orga Joko Txapelketan 5 itzulirekin eta 2. postuan geratu zen Salterain 3 itzuli 1/4 1,28m eginda. Ohikoa denez, orgari atzeko aldetik hartuz eta gurpilek lurra jo gabe orga edo gurdi bati ahalik eta bira gehien ematen saiatuko dira parte hartzaileak.
Ondoren, Arratzuko Piratak HKT taldearen herri kirol saioa egongo da. Trontzan, harrijasotzen, ingudean, txinga eramaten, lasto altxatzen, zaku eramaten eta aizkoran egingo dute kirolariek.