Ondarroan ere egingo dute pentsio duinen aldeko manifestazioa
Astelehena [urriak 1] Pertsona Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsionisten elkarteek manifestazio bateratua egingo dute Bilbon. Ondarroakoek, ostera, Ondarroan bertan egingo dute manifestazioa, 12:00etan, Alamedatik irtenda.
Babes eta segurtasun sozialerako erakunde propioaren alde aterako dira kalera Ondarroan, Pentsionistak Martxan ekimenak antolaturik. Era berean, gutxienezko pentsioa 1.080 eurokoa izan behar dela aldarrikatu dute.
Antolatzaileek pentsionista guztiei eta aldarrikapenagaz bat egiten duten guztiei dei egiten diete ekimenean parte hartzera.