Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, barikuan [irailak 28] ez da herribus zerbitzurik egongo. Nabarmendu dutenez, zerbitzua berriro martxan egongo da urriaren 1etik aurrera, baina
neguko ordutegiaz. Zerbitzuari dagokionez, Amurrion egoitza duen Cuadrabus enpresak emango du. Cuadrabusek
urtebeterako kontratua edukiko du, eta 84.490 eurotan (BEZa barne) esleitu dute.
Hain zuzen ere,
hiru enpresa aurkeztu dira zerbitzua emateko antolatutako lehiaketara (Bustindui, Artibai eta Cuadrabus), eta bakoitzaren eskaintzaren ezaugarriak aztertu, eta proposamen ekonomikoak kontuan hartu ostean, Amurrioko enpresa aukeratzea erabaki dute udal ordezkariek. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak jakitera eman duenez, lehiaketara aurkeztu diren beste bi enpresek ez dituzte eskatutako baldintza guztiak beste.
Zerbitzua emango duen autobusari dagokionez,
22 bidaiarari (11 jarrita eta 11 zutik) eramateko gaitasuna izango du. Ibilgailuak, gainera, irisgarritasuna bermatuko duen plataforma elektrikoa dauka. Era berean, txarteldegia ere edukiko duela baieztatu du alkateak. “Modu horretara, zerbitzua erabiliko duten herritar kopuruaren jarraipen zehatzago egiteko aukera edukiko dugu, eta, bide batez, zerbitzua zenbateraino erabiltzen den ere jakingo dugu”.