Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gipuzkoako zahar etxeetako langileak grebara deitu dituzte

Mutriku
EkonomiaGizartea
2018/09/28
Nerea Bedialauneta Alkorta
Urte amaiera arte lanuzteak egitera deituta daude Gipuzkoako zahar etxeetako langileak. Zahar etxeetakoak ez eze, eguneko zentroetan eta tutoretzapeko pisuetako langileak ere deituta daude protesta egitera. ELA sindikatuak egin du greba deialdia, eta, guztira, hamazazpi greba egun iragarri dituzte. Gaur [irailak 28] egin dute lehen mobilizazio eguna. Lan baldintzak hobetzeko aldarrikapena lau haizetara zabaldu, eta euren eskariak onartzeko eskatu dute Donostian. ELAko ordezkariek azpimarratu dutenez, jarraipen zabala eduki du Gipuzkoako zahar etxeetako lehen greba egunak. Gutxi gorabehera 5.000 pertsonak egin dute lana sektorean, gehienak emakumeak. “Deialdiak oso erantzun ona eduki du, eta alde horretatik oso oso pozik gaude. Beraien aldarrikapenak defendatzera jende pila bat irten da kalera, eta tartean, Mutrikuko egoitzako langileetariko askok –ELAk hiru ordezkari ditu Mutrikun– ere bat egin dute gaurko greba egunarekin”. Donostian batu direnek, hain zuzen, elkarretaratzea egin dute 11:30ean aldundiaren egoitzaren aurrean. Ondoren, manifestazioa egin dute, Kursaal jauregiaren parera arte.
ELAk Donostian egin duen mobilizazioa. Argazkia: ELA

ELAk Donostian egin duen mobilizazioa. Argazkian, manifestazioan parte hartu duten langileak Kursaal zubia gurutzatzen. Argazkia: ELA

Sindikatukoek jakitera eman dutenez, ia bi urte pasa dira Gipuzkoako zahar etxeetako hitzarmen berria adosteko eta indarrean zeuden enpresa hitzarmen kolektiboak berritzeko mahaia ireki zenetik. Egoeraren blokeoaren aurrean, greba deitzea beste biderik ez dutela eduki adierazi dute ELAko ordezkariek. “Tartean mobilizazioak, sozializazio kanpaina indartsuak eta hainbat saiakera ere egin ditugu bai aldundiarekin bai patronalarekin negoziatzen hasteko, baina ikusten dugunez, 22 hilabete eta gero ez da inolako mugimendurik egon”. ELAk salatu duenez, negoziazioak hasi zirenetik patronalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beren proposamena disimulurik gabe jakinarazi dute. “Enpresa hitzarmena duten langileen soldatak izoztu, eta eskubide sozialak kendu dituzte, hobekuntzak dituzten langileak zigortuz. Enpresa hitzarmenak ere indargabetu dituzte, hori baita erreformaren aurka klausulak bermatu daitezkeen esparru bakarra. Azkenik, hainbat eta hainbat egoitzatan dauden hobekuntzak desagertarazi nahi dituzte, alegia, 2005-2008 abiapuntu hartzea nahi dute, egungo zaintza sistema jasangarria ez dela argudiatuz. Langileek 2015-2016rako dute bakarrik lotuta hitzarmena, eta eguneraketa bat eta beraien lan baldintzak hobetzea eskatzen dute”. Zahar etxeetako langileen asmoa oso argia izan da hasieratik: akordio bakarra egitea eta bi esparruetako hitzarmen kolektiboak sinatzea. Hau da, sektore hitzarmena eta enpresa hitzarmenak aldi berean sinatzea, alegia. Azpimarratu dutenez, akordio berriak enpresa hitzarmenetan dituzte baldintzak errespetatu behar ditu, eta soldata hobekuntza nabarmenak ekarri behar ditu (langileek kaleak garbitzen dituzten gizonezkoek baino %30 gutxiago kobratzen dute), eta hurrengo urteetan prekarietateari aurre egiteko lan baldintzak onartu behar ditu. “Hau da, 20 minutuko atsedenaldi ordaindua, ratioak, plusak (antzinatasun, domeka, jai egun, gaueko txanda…) dezente hobetu, eta bikoizketak kendu”. Grebari dagokionez, honakoak izango dira Gipuzkoako zahar etxeetako langileek deitu dituzte lanuzte egunak: irailaren 28a, urriaren 24tik 26ra, azaroaren 26tik 30ra eta abenduaren 24tik 31ra.
LABek azken egunotan egindako protesta bat. Argazkia: LAB

LABek azken egunotan egindako protesta bat. Argazkia: LAB

Auto karabanak eta elkarretaratzeak. ELA gehiengoa duen sindikatua baldin bada ere, Gipuzkoako zahar etxeetako hitzamen mahaia LABek, UGTek eta CCOOk osatzen dute, hurrenez hurren. LABek ere, bere aldetik, herrialdeko hitzarmenaren negoziazioaren aldeko apustu garbia egin du hasieratik, eta “patronalen eta erakundeen utzikeria ikusita”, mobilizazioekin jarraituko duela adierazi du. “Urtea beteko da Gipuzkoako Helduen Egoitzetako lan hitzarmen berria negoziatzeko mahaiak azken bilera burutu zuenetik, eta ordutik ez dugu inolako harremanik eduki, ez patronalekin ezta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere, nahiz eta LAB sindikatuak hainbat saiakera egin dituen”. Negoziazio mahaia, astelehenean [urriak 1] batu zen, UGTk eskatuta. Eta LABek salatu duenez, patronalek ez diote sindikatuek duela bi urte aurkeztutako plataformei erantzunik eman. “LAB sindikatuak argi azaldu du patronalek negoziatzeko borondatea izanez gero, LAB negoziazio egutegi baten aldeko apustua egingo duela, baina borondaterik erakutsiko ez balute, LABek mobilizazioak areagotuko lituzke grebarako deialdia eginez”. Agertu dutenez, sektorea herrialdetik hitzarmenik gabe dago, eta langielak 2012ko soldata taula eta lan baldintzekin jarraitzen dute, “kasu batzuetan lan baldintza okerragoak ere izanez”. Honakoak dira LABek deitu dituen hurrengo protestak:
  • Urriak 8. 10:00etan, auto karabana Oarsoaldean. 12:00etan, elkarretaratzea Oreretako plazan.
  • Urriak 23. 10:00etan, auto karabana Urola Kostan. 12:00etan, elkarretaratzea Azpeitiako plazan.
  • Azaroak 25. 10:00etan, auto karabana Debagoienan. 12:00etan, elkarretaratzea Bergarako plazan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Positibotzat jo dute garbiketa sektoreko grebak izandako oihartzuna

2022/05/18
Ondarroa
2

Tomateak zelan landatu irakatsiko dute Lekeition

2022/05/18
Lea-Artibai eta Mutriku
3

Europako Geoparkeen Astea ekimenez beteta dator

2022/05/18
Mutriku
Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.