Ondarroan euskarazko liburuak irakurri eta komentatzeko proposamenak prest daude
Ondarroako Udalak antolatzen duen Liburuen Amuak ekimenaren aurtengo ikasturteko eskaintza prest dago. Bost liburu aukeratu dituzte 2018ko udazkeneko eta 2019ko udaberriko irakurtaldietarako.
Urriaren 27an, Ana Malagonen Gelditu zaitez nirekin liburuaren inguruan berba egiteko batuko dira irakurzaleak; azaroaren 24an, Durduzaz eta dardaraz liburua hartuko dute hizpide. Amelie Nothomb da liburuaren egilea, baina Joxean Elosegiren itzulpena izango da irakurleek esku artean edukiko dutena.
2019rako utzi dituzte beste hiru aukerak: Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua, otsailaren 23an hartuko dute gaitzat; martxoaren 30ean, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia; eta Joan Mari Irigoienen Kalamidadeen liburua maiatzaren 25ean.