Lea-Artibaiko triatletek maila ona erakutsi dute Cascaisko Ironman proban
Zapatuan [irailak 29] Cascaisen (Portugal) lehiatu zen Iroman 70.3 proban emaitza onak lortu zituzten Lea-Artibaiko kirolariek. Ondarroako Koaxi Triatloi taldeko Ioana Osa, Arantza Burgoa eta Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldeko Haritz Garate aurrean ibili ziren Portugalko norgehiagokan. 1.900 metro igeri, 90,1 km bizikletan eta 21,1 km aringa-aringa egin zituzten aurten bigarrenez lehiatu den proban.
Ioana Osa ondarrutarra bigarren gelditu zen 35-40 urte artekoen mailan, emakumeen arteko 30.ena izan zen eta 476. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean. Ironmana 5.08.33 denboran osatu zuen Osak. Arantza Burgoak, berriz, 5.30.18 denboran amaitu zuen Cascaisko lehiaketa. 3. emakumea izan zen bere mailan 50-55 kategorian, emakumeen mailanĀ 64. postua eskuratu zuen eta 836. gelditu zen sailkapen orokorrean.
Haritz Garate, bestalde, 19. sailkatu zen 2.099 parte hartzaileren artean, eta bere kategorian 30-34 lehenengoa izan zen. 4.13.52 denboran amaitu zuen proba.