Primitiva loteriak
milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu
Lekeition. Zapatuan [irailak 29] egindako zozketaren sei zenbakiak asmatu zituen irabazle bakar batek eta
1.599.769,20 euro eskuratuko ditu.
Miren loteria administrazioko Garazi Antxustegi eta Miren Jimenez.
Santa Katalinan dagoen Miren loteria administrazioan egin zuen txartel saritua zortedunak. Zorioneko
konbinazioa 7-8-22-34-39-45 izan zen, osagarria 25 eta bota adinekoa 4.
Ez da lehen aldia Primitivak saria uzten duela Lekeition, izan ere,
2014an 36 milioi euroko saria egokitu zen.