Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak ikastaro eskaintza zabala dakar beste behin
Urzabal Guraso Elkarteak euskal dantza, GAP (ipurdia, abdomena eta hankak lantzeko) eta zumba ikastaroak eta gazteentzako futbola eskainiko ditu ikasturte honetan. Horietan parte hartu nahi dutenek Josune dendan urriaren 8a dute izena emateko azken eguna.
Euskal dantza ikastaroa zapatu goizetan frontoian eta psikomotrizitate gelan emango dute, azaroaren 3an hasita. Ordutegia taldearen arabera zehaztuko dute. Gazteentzako futbola egun berean hasiko dute; zapatu goizetan frontoian batuko dira, 10:30etik 12:00etara.
Zumba ikastaroa ere azaroaren 3an hasiko dute. Zapaturo psikomotrizitate gelan emango dute, 12:30etik 13:30era. GAP ikastaroaren eguna eta ordua oraindik ez dituzte zehaztu.