Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Zine Bilera indartsuenetako bat hartuko du Lekeitiok

Eider Mugartegi
Lekeitio
2018/10/03
Ikus entzunezkoen arlo ezberdinak landu eta sektorearen barnean lan egiten dutenei protagonismoa emango dien Euskal Zine Bilera indartsuenetako bat iragarri dute gaur [urriak 3], Bilboko Rekalde aretoan egin duten aurkezpen ekitaldian, Koldo Goitia Lekeitioko alkateak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak eta Aitor Gametxo 40+1 Euskal Zine Bilerako koordinatzaileak. Zapatuan [urriak 6] hasi eta urriak 12ra bitartean euskal ikus-entzunezko ekitaldiez beteta egongo den agenda aurkeztu dute.
Aitor Gametxo 40+1 Euskal Zine Bilerako koordinatzailea, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria, Koldo Goitia Lekeitioko alkatea eta Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria 40+1. Euskal Zine Bileraren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: Euskal Zine Bilera

Aitor Gametxo 40+1 Euskal Zine Bilerako koordinatzailea, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria, Koldo Goitia Lekeitioko alkatea eta Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria 40+1. Euskal Zine Bileraren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: Euskal Zine Bilera

Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmak emango dio hasiera Ikusi, entzun, amestu, bizi, erein lelopean ospatuko den 40+1. Euskal Zine Bilerari. Irekiera ekitaldia Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute, Muntu antzerki taldearen laguntzagaz. Irekiera ekitaldi horretan emango du jaialdiak euskal zinemagintzaren figura eta ekimenak omentzea helburu duen Begirada saria. Kimuak programa sarituko dute aurten, «urte askotan euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik». «Filmategiaren 40. urteurrenarekin bat, Kimuak ekimenaren 20. urteurrena ospatu nahi izan dugu sari berezi honekin, atzera begirakoen bidez, figura horien lanak ezagutaraztera emanez» argitu dute.

[Euskal Zine Bilerako EGITARAU OSOA]

Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatutako Kameratoia ikus-entzunezko rallya ere asteburuko protagonista izango da. Bigarren bider ospatuko da Lekeitioko EZBren baitan eta lehen asteburua aukeratu dute gazteei zuzendutako 24 orduko lehiaketa egiteko. Domekan [urriak 7], 17:30ean, ikusi ahalko dira emaitzak Ikusgarri aretoan. «Aurten 14 talde arituko dira euskarazko film laburrak ekoizten». Lan guztiak proiektatuko dituzte Ugaitz Alegriak aurkeztutako sari banaketa ekitaldian. Film ugari. Datorren astelehenetik eguenera [urriak 8-urriak 11] bitartean, film ugari proiektatuko ditu zinema bilerak Ikusgarri aretoan. Alde batetik, EZBko Lehiaketan aukeratutako 20 filmak emango dituzte. Bestalde, Begirada sariarekin omenduko duten Kimuak ekimenaren bitartez, EZBtik igaro diren filmen emanaldi eta solasaldiak eskainiko dituzte; eta azkenik, Zoom programa pedagogikoaren baitako ekitaldi bi egongo dira.
Aitor Gametxo 40+1 Euskal Zine Bilerako koordinatzailea azalpenak ematen. Argazkia: EZB

Aitor Gametxo 40+1 Euskal Zine Bilerako koordinatzailea azalpenak ematen. Argazkia: EZB

40+1. EZBren azken eguna ere jardueraz bete datorrela azaldu dute. «Hasteko, ATZO8 ekimenaren emaitzak ikusten hasi ahalko gara. Alde batetik, Lekeition edota lekeitiarrek filmatutako irudiak bilduko dituen Lehen Irudiak erakusketa hartuko du Barandiaran aretoak, eta bestalde, Super8 lantegia egingo da egunean zehar». Eta amaitzeko, 40+1. Euskal Zine Bileraren amaiera ekitaldia eta sari banaketa egingo dituzte. Horrela, barikuan [urriak 12], 19:30ean, lehiaketan parte hartu duten film laburren artean lau sari banatuko dituzte eta Urrezko Antzarra zeinek eramango duen jakingo da. Aurtengo epaimahaia Mikel Zumeta, Itziar Ituño, Eider Eguren eta Maider Oleagak osatuko dute.

[Euskal Zine Bilerako EGITARAU OSOA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.