Leartiker Zentro Teknologikoak
UNE16602 ziurtagiria lortu du bere I+G+b kudeaketa sisteman. Markina-Xemeinen dagoen zentro teknologikoak polimeroen teknologia eta elikagaien alorretan
ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen lan egiten du, eta arau horren eskakizunak betetzeak ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak modu eraginkorrean gauzatzeko daukaten gaitasuna aitortu, eta zeregin horietan mantentzen duen kalitate maila altua bermatzen die.
Leartiker zentru teknologikoan ikertzen.
“Metodologia honi esker berrikuntza estrategikoaren ezagutza eta jarduna Leartikerren kudeaketa eta ezagutza espezializazio
unitate guztietara hedatu da. Horregatik, aukeren identifikazioa errazagoa eta jarraituagoa izango da, eta espazio berriak irekiko dira garapen teknologikorako eta sormenerako, betiere pertsona oinarri hartuta”, azaldu dute.
Lortu berri duten mugarri arrakastatsu hau hurrengo hilabeteetan etorriko direnen lehena baino ez dela nabarmendu dute Leartikerreko arduradunek. “Orain, kudeaketa sistemaren mantenu eta hobekuntzarekin jarraitzeko helburuarekin, urtero kanpo zein barne auditoretzak izango ditugu”.