Urriaren 20an Donostian egingo den
Orain Presoak manifestaziora deitzeko bigarren photocall-a egingo da domekan [urriak 7] Lekeition. Joan den domekan ere udaletxeko eskaileratan batu ziren lekeitiarrak ekimenagaz bat egin eta argazkiak ateratzeko. Domekako photocall-a
12:00etatik 14:00etara izango dela aurreratu dute.
Lekeitiarrak photocall-ean parte hartzen.
Bestalde, urriaren 20an, 17:00etan, Donostiako Antiguoko tuneletik abiatuko den manifestaziora joateko
autobusa antolatu dute. Autobusean joateko izena eman behar da aldez aurretik Aralde liburu dendan, Guzurmendin edo Galarrenan.
Proiekzioa. Hari beretik, urriaren 14an, estreinatu berri den Azken arnasa arte dokumentala emango dute Ikusgarri zineman. Motxilaren umea filma egin zuen taldeak presoen senide adinekoen errealitatea agerian utzi du orain, film berriagaz.