Domekan [urriak 7] estreinatuko dute Glu Glu ekoiztetxearen euskarazko famili antzerki musikala, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian.
Bi emanaldi eskainiko dituzte domekan, 12:00etan eta 17:00etan. Aktoreen artean daude Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri ondarrutarrak.
Maitane Zalduegi-Viar da antzezlanaren zuzendaria eta koreografiaren arduraduna, testua aldiz,
Galder Perezek egin du. Sarrerak Lizeo antzokian bertan erosi ahalko dira. Prezioa: 4,5 eta 6 euro. (94 627 02 01 – Txarteldegia: 94-627 02 66).
Maruri, gainera,
musika zuzendaria ere bada, eta
Alegria zuzendari laguntzailea. Gainontzeko aktoreak ondokoak dira: Itxaso Quintana, Jon Casamayor eta Andrea Covadonga. Argitu dutenez, Maruri eta Alegria txandaka ibiliko dira antzezten.
Domekan Gernika-Lumon estreinatu eta gero, ondoko herrietan ere egongo da ikusgai
Pinotxo: Beasain, Lasarte, Sestao, Santurtzi, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Basauri, Tolosa, Sopela, Amurrio, Arrasate, Elgoibar (azaroak 11, 16:30ean), Eibar (abenduak 26, 17:00etan)…
Taldea ekainean hasi zen entseguekin, Barakaldon, eta irailean Azkoitiko antzokian jarraitu zuten. Azken bi asteetan, baina, Gernika-Lumon ibili dira entsegatzen.