Munitibarko plazako lurzorua konpontzeko lanak hasi dituzte
Herriko plaza konpontzeko lanak hasi zituen atzo Munitibarko Udalak. Lurzoruan apurtuta dauden adreilu gorriak kendu eta berriak jarriko dituzte.Lanek iraun bitartean, plaza tarteka edo eremuka itxita egongo dela jakitera eman dute udal ordezkariek. Ha...
Lanek iraun bitartean, plaza tarteka edo eremuka itxita egongo dela jakitera eman dute udal ordezkariek. Hau da, zatika burutuko dituzte konponketa lanak. Horrela, ez da guztiz itxita egongo, eta herritarrak bertatik pasatu ahalko dira edota bertan aisialdiaz gozatzeko aukera edukiko dute. «Obren iraupena zein den ez dakigun arren, zonaldeka ixtea erabaki dugu. Beraz, ez da momentu bakar batean osorik itxita egongo, eta zonaldeka erabiltzeko aukera egongo da», azaldu dute udal ordezkariek.
Lanek bizilagunengan eragin ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu die udalak herritarrei.