Ondarroako Udalak, aurrekontu baliabideen esparruan, lehia askeko deialdia ireki du 2018 urtean egin diren edo egitekoak diren proiektuetarako diru laguntzak emateko. Eskaerak azaroaren 2ra arte egin daitezke udaletxean.
Laguntzari dagokionez, egoitza edo jarduketa eremua Ondarroan duten pertsonek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dute diru laguntza. Honako arlo hauetako jarduera eta ekimenak lagunduko dira diruz: berdintasuna, euskara, gizarte arloa, hezkuntza, ingurumena, kirola eta kultura.
Onartutako diru laguntza bi epetan ordainduko da (lehenengoa %85, eta, ondoren, gainerako %15a), eta jarraipena dagokion sailak egingo du.
Hemen baldintza eta oinarri guztiak.