BiziPoz programa jarriko dute martxan Lekeition, zahartze aktiboa garatzeko
55 urtetik gorako pertsonen formakuntza eta parte hartze soziala bultzatzea du helburu. Lekeitioko Udalak antolatuko du ekimena, Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzagazZahartze aktiboa sustatu nahi duen BiziPoz proiektu berria aurkeztu zuten atzo, Leke...
55 urtetik gorako pertsonen formakuntza eta parte hartze soziala bultzatzea du helburu. Lekeitioko Udalak antolatuko du ekimena, Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzagaz
Zahartze aktiboa sustatu nahi duen BiziPoz proiektu berria aurkeztu zuten atzo, Lekeitioko kultur etxean. Lekeitioko Udalak Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzagaz antolatu duen egitasmoak 55 urtetik gorako pertsonen formakuntza eta parte hartze soziala bultzatzea du helburu. Bi hilabeteko programa izango da, eta atal bi edukiko ditu: formakuntza eta parte hartze soziala.Formakuntza atalaren baitan, zortzi tailer emango dituzte, eta tailerren bitartez adimen emozionala, bakardadea, belaunaldien arteko harremanak eta teknologia berriak landuko dituzte. «Psikologo eta gerontologoen laguntzagaz dinamizatuko ditugu tailerrak», azaldu du Eider Etxebarria proiektua eramango duen BiziPoz kooperatibako kideak. Bestalde, alderdi soziala landuko dute, eta, horretarako, Denboraren Bankua eta Jubilatuen elkarteko dinamizazio teknologikoa aurrera eramateko proiektuak garatuko dituzte.
Urriaren 31n hasi eta abenduaren 19ra bitartean, bi ordutako tailerrak 17:00etatik 19:00etara emango dituzte eguaztenero, jubilatuen etxean. Denboraren Bankua eta Jubilatuen elkarteko dinamizazioa tailerren orduetatik kanpo landuko dituzte. «Era aktiboan lan egiteko tailerrak eskainiko dira, eta, aldi berean, proiektu baten bidez garatuko da. Era horretan, parte hartzaileei lortutako ezagutza eta edukiak barneratzen lagunduko diegu».
Tailerretan parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik, udaleko gizarte zerbitzuetan edo 94-603 41 00 telefono zenbakira deituta. Izena emateko azkenengo eguna urriaren 22a izango da.